• Español
Dibulitoon
  • Dibulitoon
  • Zerbitzu profesionalak
  • Sektoreak
  • Azken lanak
  • Harremanetarako
Select Page

Legezko Abisua

1. Webgunearen titularraren identitatea

Uztailaren 11ko Informazioaren Gizartearen zerbitzuen eta merkataritza elektronikoaren 34/2002 Legea betez, www.dibulitoonmediaservices.com webgunearen titularra honako hau dela jakinarazten dizugu:

Sozietatearen izena:
Dibulitoon Studio SL
IFK zk.:
B20519385
Helbidea:
Juan Fermin Gilisagasti º2 oficina 316
Telefonoa:
943 633 556
Posta elektronikoa:
dms@dibulitoon.com
Erregistro-datuak:
Registro Mercantil de Gipuizkoa. Presentado el día 23 de marzo de 1995 a las 9 horas y 30 minutos. Asiento Nº 2257 Folio 207 tomo 50 de Diario

2. Webgunea erabiltzeko baldintza orokorrak

Webgune honetan sartzeak “Erabiltzaile” baldintza esleitzen dizu, www.dibulitoonmediaservices.com webgunean argitaratutako baldintza orokorrak berariaz eta erreserbarik gabe onartzea inplikatuz, webgunean sartzen zaren momentuan. Beraz, Erabiltzaileak erabilera-baldintza orokorrak irakurri beharko ditu webgune honen bitartez emandako zerbitzuetan sartu eta, hala badagokio, horiek erabili nahi dituen bakoitzean, aldaketak jasan baititzakete.

Ildo horretan, “Erabiltzailetzat” hartuko da www.dibulitoonmediaservices.com webgunean garatutako doako nahiz kostu bidezko zerbitzu eta jardueretan sartu, nabigatu, horiek erabili edo horietan parte hartzen duen pertsona.

2.1. Helburua eta aplikazio-eremua

Erabilera-baldintza orokor hauek www.dibulitoonmediaservices.com webgunearen sarrera, nabigazio eta erabilera erregulatzen dute, bai eta testu, grafiko, marrazki, diseinu, kode, software, argazki, musika, bideo, soinu, datu-base, irudi, espresio eta informazioak bezalako edukiak edo jabetza intelektual eta industrialari buruzko lege nazionalek eta nazioarteko tratatuek babestutako beste edozein sorkuntza erabiltzetik ondorioztaturiko erantzukizunak ere.

Dibulitoon Studio SL enpresak
baldintza bereziak ezarri ahal izango ditu berariazko zerbitzuak erabili edota kontratatzeko aplikaziokoak izango direnak eta baldintza oroko hauek aplikazio gehigarrikoak izango dira.

2.2. Zerbitzuetara sartu eta horiek erabiltzeko baldintzak

  1. www.dibulitoonmediaservices.com webgunera sartzeak hasiera batean izaera libre eta doakoa du. Hala eta guztiz ere, zerbitzu eta edukietariko batzuk aurrez zerbitzu edo produktua kontratatzearen mende egon daitezke eta kasu horietan horretarako kontratazioaren aurretik Dibulitoon Studio SLk zure eskura jarriko dituen baldintza bereziak aplikatuko dira.
  2. Webgune honetan bildutako zerbitzuak erabili nahi dituzten adingabekoek beren guraso, tutore edo legezko ordezkarien baimena eduki beharko dute eta horiek izango dira beren kargurako adingabeek egindako ekintzen azken erantzule.
  3. Momenturo Erabiltzaileak webgune honen zerbitzuen erabilera zilegia egin behar du, baldintza orokor hauei, indarrean dagoen legezkotasunari, moralari eta ordena publikoari jarraiki, bai eta Interneten onartu ohi diren praktikei jarraiki ere.
  4. Erabiltzaileak webgune honetan bildutako harpidetza-formularioen bitartez emandako informazio guztia legezkoa, benetakoa, zehatza, egiazkoa eta eguneratua dela bermatzen du. Erabiltzailearen erantzukizunekoa bakarrik izango da Dibulitoon Studio SLri berehala emandako informazioan gerta daitekeen edozein aldaketa jakinaraztea.
  5. Erabiltzaileak ez du ondokorik egingo: birus, programa, makro edo karaktereen edozein sekuentzia sartu webgune honen sistema informatikoak kaltetu edo aldatzeko helburuarekin; beste erabiltzaile batzuk sartzea eragoztea baliabide gehiegi kontsumitzearen bitartez; webgune honetan bildutako datuak hartzea publizitate-helburuetarako; hirugarrenen jabetza intelektuala, sekretu industrialak, kontratu-konpromisoak, ohorerako, irudirako eta norbere intimitaterako eskubideak kaltetu ditzaketen ekintzak egitea webgune honetan bildutako zerbitzuen bitartez; bidegabeko lehiako eta publizitate ez-zilegiko ekintzak egitea.
  6. www.dibulitoonmediaservices.com, webgunean zerbitzu bat erabili edota kontratatzeko Erabiltzaileak erregistratu egin behar badu, bera izango da benetako eta legezko informazioa ematearen arduradun. Erregistroaren ondorioz Erabiltzaileari pasahitz bat emango balitzaio, zerbitzu horietara sartzeko pasahitza arretaz erabili eta sekretuan mantentzeko konpromisoa hartuko du. Ondorioz, Erabiltzaileak dira ematen zaizkien edozein identifikatzaile edota pasahitz behar bezala zaindu eta konfidentzialtasunean mantentzearen arduradun eta horien erabilera hirugarrenei aldi baterako nahiz behin betirako ez lagatzeko konpromisoa hartzen dute, bai eta kanpoko pertsonei sartzen ez uztekoa ere. Erabiltzailearen konpromisokoa izango da Erabiltzaileak arretaz ez erabili edo galtzearen ondorioz pasahitz baten bitartez edozein hirugarrenek egiten duen zerbitzuen legez kontrako erabilera.
    Lapurtu, galdu edo baimenik gabe erabiltzen badira bere pasahitzak Erabiltzailea izango da Dibulitoon Studio SLri berehala jakinaraztearen arduradun hura baliogabetu ahal izateko. Dibulitoon Studio SL inoiz ez da baimenik gabeko hirugarrenek egindako ekintzen arduradun izango Erabiltzaileak aipaturiko jakinarazpena egiten ez duen bitartean.

3. Jabetza intelektual eta industrialaren eskubideak.

Dibulitoon Studio SL da www.dibulitoonmediaservices.com orria osatzen duten elementu guztien jabetza intelektual eta industrialaren eskubideen titularra, marka, merkataritzako izena edo zeinu bereizgarria barne. Bereziki eta izaera ez mugatuarekin, egile-eskubideekin babestuak daude diseinu grafikoa, iturburua, logoak, testuak, grafikoak, irudiak, argazkiak, sinuak eta webgunean bildutako gainerako elementuak.

www.dibulitoonmediaservices.com webgunean sartu edo nabigatzeak inola ere ez du suposatuko Dibulitoon Studio SLk Erabiltzailearen alde bere jabetza intelektual eta industrialaren eskubideei uko egin, horiek eskualdatu eta guztiz edo partzialki uztea.

Horregatik, Erabiltzaileak aitortzen du www.dibulitoonmediaservices.com webguneko eduki guztiak edo batzuk erreproduzitu, kopiatu, banatu, merkaturatu, aldatu, berrerabili, publikoki komunikatu eta, oro har, beste edozein ustiaketa-moduk, edozein prozeduraren bitartez, Dibulitoon Studio SLren berariazko eta idatzizko baimenik gabe, bere jabetza intelektual edota industrialaren eskubideak haustea eragiten duela.

Interneten bitartez www.dibulitoonmediaservices.com webguneari borondatez emandako datu pertsonal gisa hartzen ez den informazio guztia (edozein ohar, iradokizun, ideia, grafiko, etab.) Dibulitoon Studio SLren jabetza esklusibora pasatuko da eta erabilerako eskubide mugagabeak izango ditu, horregatik emailearen aldeko inolako konpentsaziorik sortu gabe, ez eta beste edozein pertsonaren aldekorik ere.

4. Pribatutasun-politika

Abenduaren 13ko Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoari jarraiki, jakinarazten dizugu www.dibulitoonmediaservices.com webgunearen bitartez ematen dizkiguzun datu pertsonalak konfidentzialki tratatuko direla eta helbidea Juan Fermin Gilisagasti º2 oficina 316
duen Dibulitoon Studio SLren titulartasunekoa den eta Datu Babeseko Espainiako Agentzian (www.agpd.es) inskribatuta dagoen fitxategi batera pasatuko direla.

Zure datu pertsonalak horiek biltzeko formulario elektronikoa dagoen orrietan adierazten diren helburuetarako erabiliko dira. Era berean, denbora mugagabez gorde ahal izango dira zure eskaerari erantzun eta interesgarria izan dakizukeen gure jarduerarekin erlazionaturiko informazioa igortzeko (ohiko bideen edo elektronikoen bitartez), berariaz aurka azaltzen zaren arte.

Era berean, jakinarazten dizugu zure sarbide, zuzenketa, ezeztapen eta aurkaritzako eskubideez baliatu ahal izango zarela Datu Pertsonalen Babeserako Legean ezarritakoaren arabera, gutun ziurtatua edo jaso izana egiaztatzea ahalbidetzen duen beste moduren batean zure NANaren fotokopiarekin honako helbide honetara bidaliz: Juan Fermin Gilisagasti º2 oficina 316.
Erregistro elektronikoko edozein inprimakitan azaltzen diren eta nahitaezko gisa adierazten diren eremu horiek ez betetzearen ondorioa Dibulitoon Studio SLk zure eskaerari ezin erantzun izatea izan daiteke.

Erabiltzaileak bermatzen du Dibulitoon Studio SLri emandako Datu Pertsonalak benetakoak direla eta edozein aldaketa jakinaraztearen arduradun da. Erabiltzailea izango da Dibulitoon Studio SLri edo hirugarrenen bati formularioak datu faltsu, oker, osatugabe edo eguneratu gabeekin betetzeak eragin dakiokeen zuzeneko edo zeharkako edozein kalte edo galeraren erantzule. Erabiltzaileak ezingo ditu hirugarrenen datu pertsonalak sartu pribatutasun-politika honetan ezarritakoaren aurretiko baimen informaturik gabe eta horiek sartzearen erantzule bakarra izango da.

Dibulitoon Studio SLk eskainitako zerbitzu batzuek datu pertsonalak babestearen inguruko berariazko aurreikuspenak dituzten baldintza bereziak izan ditzakete, beraz, kasu bakoitzeko baldintza bereziak izango dira aplikagarri. Baldintza bereziek erregulatutako guztian pribatutasun-politika honetan bildutako baldintza orokorrak aplikazio gehigarrikoak izango dira. 18 urte baino gutxiagoko haur eta gazteei ohartarazten zaie beren guraso edo tutoreen baimena izan behar dutela IKEIren webgunean datu pertsonalak emateko.eskainitako zerbitzu batzuek datu pertsonalak babestearen inguruko berariazko aurreikuspenak dituzten baldintza bereziak izan ditzakete, beraz, kasu bakoitzeko baldintza bereziak izango dira aplikagarri. Baldintza bereziek erregulatutako guztian pribatutasun-politika honetan bildutako baldintza orokorrak aplikazio gehigarrikoak izango dira. 18 urte baino gutxiagoko haur eta gazteei ohartarazten zaie beren guraso edo tutoreen baimena izan behar dutela Dibulitoon Studio SLren webgunean datu pertsonalak emateko.

Dibulitoon Studio SLk datu pertsonalak baimenik gabe aldatu, galdu, tratatu edo sartzea eragozteko beharrezko neurriak hartu ditu, momenturo teknologiaren egoera, bildutako datuen izaera eta giza ekintzatik edo ingurune fisiko edo naturaletik jasan ditzaketen arriskuak kontuan izanda. Hala eta guztiz ere, Erabiltzaileak segurtasun-neurriak Interneten erasoezinak ez direnaren jakitun izan behar du.

5. Erantzukizun- eta berme-erregimena

  1. Dibulitoon Studio SLk ez du bermatzen www.dibulitoonmediaservices.comwebgunean bildutako informazioaren fidagarritasun, erabilgarritasun, egiazkotasun edo zehaztasuna, beraz, Erabiltzaileak informazio horretan jarritako erabilgarritasun edo itxaropenak huts egitetik ondorioztatutako izaera oroko kalte eta galerengatiko zuzeneko edo zeharkako edozein erantzukizun baztertzen du.
  2. Dibulitoon Studio SLk aitortzen du bere aukeraren eta teknologiaren egoeraren barnean webgunearen funtzionamendu egokia nahiz birusik eta osagai kaltegarriak ez egotea ahalbidetzen duten neurri tekniko nahiz antolamenduko neurriak hartu izana. Hala eta guztiz ere, ondokoen erantzule egin daiteke: (a) www.dibulitoonmediaservices.com orrian bildutako eduki eta zerbitzuen jarraitasun eta eskuragarritasuna; (b) eduki horietan akatsik ez egotea ez eta gerta litekeen edozein akats zuzentzea ere; (c) birus edota gainerako osagai kaltegarririk ez egotea www.dibulitoonmediaservices.com orrian; (d) hartu diren segurtasun-neurrien erasoezintasuna; (e) www.dibulitoonmediaservices.com orriko segurtasun-neurriak urratzen dituen edozein pertsonak eragin ditzakeen kalte edo galerak.
  3. Erabiltzailea izango da hirugarrenen aurreko erantzule bakarra pertsonalki edo bere izenean www.dibulitoonmediaservices.com webgunera bidalitako edozein komunikazio edo informazioren aurrean, bai eta webgune honetan bildutako eduki edo zerbitzuen legez kontrako erabilerarena ere.
  4. Dibulitoon Studio SLk mantenu, konponketa, egunerapen edo hobekuntzako eragiketetarako aldi baterako eta aurreabisurik gabe www.dibulitoonmediaservices.com webgunerako sarbidea eteteko eskubidea gordetzen du. Egoerak ahalbidetzen duen neurrian, Dibulitoon Studio SLk bere webgunean beharrezko aurrerapenarekin abisu bat argitaratuko du zerbitzuak eteteko aurreikusitako datarekin.
  5. www.dibulitoonmediaservices.com webgunean egon daitezkeen esteken helburu diren orrietan gerta daiteke Dibulitoon Studio SLk inolako erantzukizunik ez hartzea, horien gaineko inolako kontrolik ez duelako, eta horien helburua Erabiltzaileari beste informazio-iturri batzuen berri ematea izango da, beraz, Erabiltzaileak bere erantzukizunpean eskuratzen du horien edukia eta horietan ezarritako erabilera-baldintzen mende.
  6. Dibulitoon Studio SLk ez du inolako erantzukizunik hartzen Erabiltzaileek webgunean bildutako eduki eta zerbitzuak erabiltzen dituzten moduaren inguruan. Ondorioz, ez du bermatzen Erabiltzaileek aipaturiko eduki eta zerbitzu horiez egin dezaketen erabilera baldintza orokor hauetara egokitu direnik, ez eta arretaz egingo dutenik ere.

6. Iraupena eta aldaketa

  1. Dibulitoon Studio SLk sarbideko baldintza orokor hauek guztiz edo partzialki aldatzeko eskubidea gordetzen du, aldaketak www.dibulitoonmediaservices.com webgunean argitaratuz. Era berean, aurreabisurik gabe webgunean egoki deritzen aldaketa egin ahal izango ditu ematen dituen eduki eta zerbitzuak nahiz horiek aurkeztu edo kokatzeko modua aldatu, kendu edo gehituz. Ondorioz, ulertuko da indarrean daudenak Erabiltzailea www.dibulitoonmediaservices.com webgunean sartzen denean argitaratuta daudenak izango direla, beraz, Erabiltzaileak erabilera-baldintza horiek aldizka irakurri beharko ditu.
  2. Baldintza berezietan ezarritakoa alde batera utzita, Dibulitoon Studio SLk amaitu edo etentzat jo ahal izango du orriko edukirako sarbidea edozein momentutan inolako aurreabisurik gabe, Erabiltzailearen aldetik kalte-ordainak eskatzeko inolako aukerarik gabe.

7. Legeria aplikagarria eta jurisdikzio-eskumena

Dibulitoon Studio SLren eta Erabiltzailearen artean ezarritako harremanetan legeria aplikagarriaren eta jurisdikzio-eskumenaren inguruan indarrean dagoen araudian ezarritakoa eraenduko da. Hala eta guztiz ere, araudiak alderdientzako foro baten mende geratzearen aukera aurreikusten duen kasuak, hau da Dibulitoon Studio SL eta Erabiltzailearentzako, egokitu ahal izango litzaiekeen beste edozein forori berariaz uko eginez, Donostia-ko Epaitegi eta Auzitegien mende geratzen dira.

Dibulitoon Studio S.L. – SERVICES

Juan Fermin Gilisagasti, 2 • Oficina 316
Edicio PIA. Parque empresarial Zuatzu. 20018.
San Sebastián (Gipuzkoa) – SPAIN
+34 943 633 556
dms@dibulitoon.com
  • Legezko abisua
  • Pribatutasun politika
  • Cookien politika

Gurekin harremanetan jarri

Eskatu dei bat, kontatu zure proiektua eta jaso neurriko proposamen profesional bat.



    Zerbitzuaren baldintzak onartzen ditut

    Webgune hau reCAPTCHAren bidez babestuta dago eta Googlen Pribatutasun Politika eta Erabilera Baldintzak aplikatzen dira.

    Gipuzkoako Foru Aldundiko Eskonomia Sustapeneko, Turismo eta Landa Ingurunea Sailak diruz lagundutako jarduera
    Gestionar el consentimiento de las cookies
    Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu helburu analitikoekin eta zuri publizitate pertsonalizatua erakusteko, zure nabigazio-ohituren arabera (adibidez bisitatzen dituzun web orriak) eginiko profil batean oinarrituta. Informazio gehiagorako klikatu HEMEN.
    Cookie guztiak onartu ditzakezu “Onartu” botoia klikatuz edo cookie-ak konfiguratu nahiz beren erabilpena eragotz dezakezu hurrengo atalera sartuz
    Teknikoak Always active
    El almacenamiento o acceso técnico es estrictamente necesario para el propósito legítimo de permitir el uso de un servicio específico explícitamente solicitado por el abonado o usuario, o con el único propósito de llevar a cabo la transmisión de una comunicación a través de una red de comunicaciones electrónicas.
    Lehentasunak
    El almacenamiento o acceso técnico es necesario para la finalidad legítima de almacenar preferencias no solicitadas por el abonado o usuario.
    Estadísticas
    El almacenamiento o acceso técnico que es utilizado exclusivamente con fines estadísticos. El almacenamiento o acceso técnico que se utiliza exclusivamente con fines estadísticos anónimos. Sin un requerimiento, el cumplimiento voluntario por parte de tu Proveedor de servicios de Internet, o los registros adicionales de un tercero, la información almacenada o recuperada sólo para este propósito no se puede utilizar para identificarte.
    Publicidad comportamental
    El almacenamiento o acceso técnico es necesario para crear perfiles de usuario para enviar publicidad, o para rastrear al usuario en una web o en varias web con fines de marketing similares.
    Manage options Manage services Manage vendors Read more about these purposes
    Lehentasunak
    {title} {title} {title}